ROLEX MAILCHIMP KANPAINA
Rolex markaren briefing bat jaso genuen, euren erloju berriaren promoziorako komunikazio-kanpaina bat sortzeko. Proiektua email marketingean oinarritu zen, eta Mailchimp plataforma erabili genuen mezuak diseinatzeko eta bidalketak optimizatzeko. Helburua zen Rolexen irudi dotorea eta esklusiboa mantentzea, eta horretarako mezu bisual zainduak sortu genituen, Gmail-erako egokituta, erabiltzailearen esperientzia erraztuz.
Kanpainak Rolexen balioekin bat egiten zuen eta erloju berriaren sofistikazioa nabarmendu zuen modu elegantean.