NOR NAIZ
Izaro Jugo naiz, 2006 ean jaio nintzen eta Basaurikoa naiz. Txikitatik, irudimena izan da nire tresnarik handiena. Istorioak sortzen nituen etxean, parkean edo supermerkatuan, beti errealitatea beste modu batera irudikatuz.Beti gustatzen zitzaidan gauzak exploratzea, leku berrietara joan eta gauzak ikasi. Beti izan nahiz pertsona irekia
Ibaizabal Ikastolan Batxilergoa amaitu nuenean, nire ingurukoek beren bideak argi zituzten, baina nik zalantzak nituen. Orduan, marketin eta publizitatearen mundua aurkitu nuen, eta klik bat gertatu zen nire baitan: sormena eta istorioak kontatzeko gaitasuna nire lanbide bihur nitzakeela ulertu nuen.
Nire helburua da marken atzean dauden istorioak irudimen eta sormenarekin transformatzea eta kontatzea, haien eta publikoaren artean lotura autentikoak sortuz. Horretan murgilduta, motibatuta nago eta nire helburuak lortzeko bidean jarraituko dut.
SORTZAILEA
Ideia berriak sortzea eta istorioak modu originalean kontatzea gustatzen zait.
KOMUNIKAZIOA
Ideiak eta mezuak modu argi eta eraginkorrean transmititzeko gai naiz.
LANKIDETZA
Taldean lan egitea gustatzen zait, eta elkarrekin emaitza hobeak lortzen direla uste dut.
EGOKITZEKO GAITASUNA
Egoera eta erronka berrietara azkar moldatzen naiz.