NIRE BRANDBOARD

brandboard izaro

Brandboard honek nire marka pertsonala, izaro jugo, irudikatzen du. Estetika sortzaile, femenino eta profesional batean oinarritzen da, nire nortasuna eta ikuspegia islatzeko. Logotipoa nire inizialetan («i» eta «j») oinarrituta dago, diseinu moderno eta minimalista batekin, eta markaren izaera pertsonala eta bisuala indartzen du.

Kolore-paleta leun eta indartsuen arteko orekan oinarritzen da, eta inspirazio-irudiek —loreak, ilunabarrak eta itsas paisaiak— nire estiloaren oinarri diren sentsibilitatea eta sormena irudikatzen dituzte.

Marka honek euskarri mota askotara egokitzeko gaitasuna du, eta horrek erakusten du izaro jugo marka koherentea, moldakorra eta profesionala dela, bai sarean, bai kanpoko formatuetan.