BIRZIKLAPEN PROEIKTUA
-BILBOKO UDALA
“Bilbotar benetakoa birziklatzen du” izeneko kanpaina Bilboko Udalari zuzendutako proiektu akademiko baten barruan sortu dugu. Gure helburua izan da birziklapenaren inguruan kontzientzia piztea eta mezu argi eta eraginkor bat sortzea, hiritarren artean ohitura jasangarriak bultzatzeko.
Horretarako, kartel bisualak diseinatu ditugu.
Pertsona ospetsuen presentziak hiritarren arreta erakarri nahi du, eta bereziki gazteei zuzenduriko mezua da, konpromiso pertsonala eta komunitarioa sustatzeko. Musikariak, kirolariak, artistak … ezagunak dira kanpainako protagonistak, eta haien bitartez mezua hurbilagoa eta sinesgarriagoa bihurtzen da.
Diseinua sinplea baina eraginkorra da: atzealde neutroak, kolore biziak eta tipografia nabarmena, mezuaren indarra nabarmentzeko.